zorro

iz. 1. Goialdean irekigunea duen paper, oihal, plastiko, etab.ez egindako poltsa-antzekoa, gauzak eraman edo gordetzeko erabiltzen dena. 2. Artzainek erabili ohi duten larruzko poltsa handia. 3. Arma zurien xafla gordetzeko poltsa-modukoa. 4. Su-armen jaurtigaien buru edo balari eusten dion pieza zilindrikoa. Bala-zorroa. 5. BIOL. Animalia eta landareen zenbait organo babesten dituen ehun zilindrikoa. 6. ELEKTR. Lanpara elektrikoaren bonbillak daraman zati metalikoa, lanpara-etxean sartu eta bonbilla zirkuitura konektatzen duena. pistola-zorro. Pistola gordetzeko larruzko zorroa, gerritik edo galtzarbetik zintzilikatzen dena.



Atzera