ARN

(azido erribonukleikoaren sigla) iz. BIOKIM. Zeluletako nukleo eta zitoplasman dagoen azido nukleikoa, mezu genetikoaren transmisioan eta proteinen sintesian garrantzi handia duena.
ADN ez bezala, ARN nukleotido-katea bakar batez osatuta dago. Bere nukleotidoek erribosa dute desoxirribosaren ordez, eta base nitrogenatuak adenina, guanina, zitosina eta uraziloa dira. Funtzioen arabera hiru ARN-mota nagusi bereizten dira: ARN mezularia, ADNan kodetuta dagoen informazio genetikoa erribosometara eramaten duena; ARN erribosomikoa, hainbat proteinarekin batera erribosomak osatzen dituena; eta ARN transferentziazkoa, erribosometan sintetizatzen ari den proteina-kateari gehitu behar zaizkion aminoazidoak garraiatzen dituena.




Atzera