nukleo

iz. 1. Hainbat gauza edo gorputzen erdiko gunea. 2. (hed.) Gunea, zerbaiten barru-barruko aldea, funtsezkoena, garrantzizkoena, trinkoena dena. 3. ANAT. Nerbio-sistema zentraleko zelula-elkartea. 4. ANAT. Ornoarteko diskoaren erdiko gunea, kanpoaldea baino bigunagoa dena. 5. ASTRON. Kometa, galaxia edo beste hainbat astroren erdiko gunea. 6. BIOL. Zelula askoren erdialdean agertzen den organela, mintz bikoiti batez inguratua dagoena eta bere baitan kromosomak eta nukleolo bat edo gehiago dituena. 7. FIS. eta KIM. Atomoaren erdiko gunea, karga elektriko positiboa eta atomoaren masaren zati handiena duena. Protoiez eta neutroiez osatuta dago. 8. GEOL. Lurraren erdiko aldea, 2.900 km-ko sakoneratik behera hedatzen dena, eta eskuarki bi zatitan banandu ohi dena (barne- eta kanpo-nukleoa). Nagusiki nikel eta burdinaz osatua dagoela uste da.



Atzera