zelula

iz. 1. BIOL. Bizia duen elementua, izaki bizidunen unitate fisiologiko, genetiko eta estrukturala dena. 2. FIS. Argi-energia energia elektriko bihurtzen duten hainbat gailuri ematen zaien izena. 3. METEOROL. Atmosferan unitate baten gisa jokatzen duen eta zirkulazio-sistema batean parte hartzen duen aire-masa. • eguzki-zelula. ELEKTRON. Zelula fotovoltaikoa. || gar-zelula. BIOL. Platihelminte, anelido, errotifero eta beste zenbait talderen protonefridioen adarkaduretako zelula terminala; bere baitan daramatzan flagelo edo zilioen higidurak gar-itxura ematen dio. || hozi-zelula. BIOL. Zelula germinala. || zelula elektrolitiko. KIM. Upela elektrolitikoak eta pilak biltzen dituen izen generikoa. || zelula fotoelektriko. ELEKTRON. Argia korronte elektriko bihurtzen duen gailua, aplikazio ugari duena: ateen irekitze automatikoa, argazkilaritzan esposizio-denboraren neurketa, makinen segurtasun-mekanismoak, etab. || zelula fotovoltaiko. ELEKTRON. Efektu fotovoltaikoa erabiliz, eguzkitiko erradiazio elektromagnetikoa zuzenean energia elektriko bihurtzen duen gailua. || zelula germinal. BIOL. Gametoa edo gameto bilakatuko den zelula. || zelula sexual. BIOL. Gametoa. || zelula somatiko. BIOL. Zelula germinala ez den gorputzeko beste edozein zelula.



Atzera