efektu
iz. 1. Kausa baten jardueraren emaitza. 2. Giza sentimen batean estimulu batek eragindako sentsazioa; norbaitek horrelako sentsazioa eragiteko helburuz eratutako edozer. Efektu optikoa. Filmean soinu-efektu asko erabili dira. 3. BIOL. Prozesu biologiko eta patologikoetan gertatzen diren fenomenoetako bakoitza. 4. FIS. eta KIM. Teoriak aurreikusten edo adierazten duen fenomeno baten agerpena, behaketa sinplearen bidez hautematen ez dena, baina xede horrekin asmatutako tresna esperimental berezi batekin ikus daitekeena. Sarritan, efektua hautemateko tresnaren asmatzailearen izena ematen zaio. Joule efektua. 5. KIR. Era bereziz joz, pilotari, baloiari eta antzekoei emanarazten zaien higidura kurbatua. • efektu berezi. (pl.) ZIN. Errealitatean gertatzen ez diren edo filmatzen oso zail edo garesti diren irudiak lortzeko prozedurak; direlako irudiak. || efektu fotoelektriko. FIS. Erradiazio elektromagnetikoa jasotzen duen substantzia batean, fotoien zurgapenaren ondoriozko elektroi-askapena. || efektu fotovoltaiko. FIS. Argiak erdieroale bati erasotzen dionean, horren bi geruzen artean potentzial-diferentzia agertzea. || efektu publiko. (pl.) EKON. eta ZUZ. Erakunde publikoak jaulkitzen dituen tituluak. || efektu termoelektriko. FIS. Tenperatura-diferentzia baten ondorioz elektrizitatea sortzea. || efektu termoioniko edo igorpen termoioniko. FIS. Eroale bat berotzean gertatzen den elektroi-igorpena. Edison efektu ere esaten zaio. || merkataritza-efektu. EKON. eta ZUZ. Pertsona baten alde, eta beste baten kontra, onura baten existentzia egiaztatzen duen negoziozko titulua.
Atzera