kausa

iz. 1. (batez ere Ipar.) Ondorio bat gertatzeko izan den arrazoia, zergatia, zioa. 2. FIL. Zerbaitek bere izatea zor dion hastapena; ondorio bat, efektua, eragiten duen gertaera edo ekintza. 3. ZUZ. Auzia. Kausa zibil, kriminal. • kausa lehen. FIL. Tradizio eskolastiko eta klasikoan, errealitatea eratzen edo sortzen duen elementua. Eskolastikoek Jainkoarekin identifikatu zuten kontzeptu hau. • D(IR)ELA KAUSA. Izen-sintagma baten ondoan, -(en)gatik, -en kariaz. Hiru arrazoi hauek direla kausa, jokoak debekatuak dira. || -EN KAUSAZ. D(ir)ela kausa, -(en)gatik, -en kariaz. Ezagutzen dugu gure bekatuen kausaz hiltzea merezi dugula.



Atzera