kontra
1. Adierazten denaren nahiaren, jarreraren, jokaeraren aurrez aurre, edo haiekin borrokan (postposizioan, dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen duela; zenbaitetan delako sintagma agertzen ez dela). Ez naiz inoren iritzien kontra ari. Nor dagoen alde eta nor kontra jakiteko. 2. Adierazten dena euskarri izanik, bertan bermaturik edo hura ukitzen duela (postposizioan, dagokion izen-sintagmak -en (Heg.) edo -i (Ipar.) kasu-atzizkia hartzen duela). Sudurra kristalaren kontra jarri. Lokartu zen murru zahar bati kontra.
Atzera