Bordele

Frantziako HE-ko hiria, Akitania eskualdeko eta Gironda dptu.ko hbru., Garonaren bi aldeetara; 213.300 bizt. (650.000 bizt. hiri-inguruak hartuta). Elikagaigintza, industria mekaniko eta kimikoak. Inportazio- eta esportazio-portua. Ibai-garraioa. Unibertsitatea. Erdi Aroko monumentuak (XII-XIV. m.ko katedrala). Museo garrantzitsuak. Nazioarteko erakustazoka. 1032an Akitaniako dukerriaren hbru. bihurtu zen. Ingalaterrako koroaren menpe egon zen (1154-1453); garai hartan oparoaldia bizi izan zuen, eskualdeko ardoak Britainiar uharteetara esportatzen zituen eta. Krisialdi baten ondoren, XVIII. m.an itsasosteko merkataritza-harremanak berrezarri (azukrea eta esklaboak) eta berriro oparoaldia izan zuen. Frantziako gobernuaren egoitza izan zen 1870, 1914 eta 1940an.



Atzera