Corneille

Idazle frantsesak. - Pierre (Rouen, 1606 - Paris, 1684). Poeta dramatikoa, teatro klasiko frantseseko lehen autore handia. Komediak izan ziren bere lehen lanak (Melita), baina bere lehen tragediak eman zion entzute handiena (Le Cid, 1637); bertan tragediaren "hiru batasunen araua" hautsi zuen eta eztabaida handia piztu zen literatur munduan. Arrakasta hori Pertharita (1651) tragediarekin galdu zuen, eta obra berri gehiago egin arren, ez zuen berreskuratu. - Thomas (Rouen, 1625 - Les Andelys, 1709), aurrekoaren anaia. Tragedia, komedia eta lexikografi lanak egin zituen.



Atzera