Guyana

(Co-operative Republic of Guyana), lehen Guyana Britainiarra. Hego Amerikako I-ko estatua. Mugak: I-an Ozeano Atlantikoa; M-an Venezuela; H-an Brasil; E-an Surinam.
Historia. Guyanako lehen biztanleak indiar karibeak eta arawak-ak izan bide ziren. XVI-XVIII. m.etan, espainolak, frantsesak, portugesak, nederlandarrak eta britainiarrak lurraldeaz jabetu nahian ibili ziren. XVI. m.aren azken aldera nederlandarrak izan ziren koloniak ezarri zituzten lehenengo europarrak, baina 1814an britainiarren esku utzi zituzten Essequibo, Berbice eta Demerarako koloniak eta 1831n hauek Guyana Britainiarra eratu zuten. 1928: britainiarrek lehen konstituzio mugatua eman zioten koloniari eta 1953ko konstituzio berriak bi ganbarako parlamentua eta sufragio unibertsala ezarri zituen. Lehenengo gobernuan Cheddi Jagan izan zen lehen ministro. 1966: Guyanak independentzia lortu zuen. 1980: Forbes Burnham errepublikako lehendakari bilakatu zen. 1985: Burnham hil egin zen eta Hugs Desmond Hoytek hartu zuen lehendakaritza. 1992ko hauteskunde orokorretan Cheddi Jagan hautatu zuten berriro lehendakari, PPP (Herriaren Partidu Progresista) bere alderdia garaile atera zenean. 1994ko udal-hauteskundeetan ere nagusi izan ziren. 1997: Cheddi Jagan hil zen eta Samuel Hinds-ek ordezkatu zuen.




Atzera