HABE

(Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea). Euskal Autonomi Elkarteko erakunde ofiziala. 1981ean sortu zen Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta 1983an lege bidez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpe dago. Ikastaroak eman eta euskaltegiei dirulaguntza banatu eta ikuskatu egiten ditu. Zenbait aldizkari eta langairen argitaratzeaz ere arduratzen da: HABE (1981), HABEKO MIK (1982), ZUTABE (1983), UNESCOren albistaria (1984), Itzulpen Saila (1984) eta alfabetatze nahiz euskalduntzeko eta bestelako material didaktikoa.



Atzera