Holanda

Herbehereetako estatu osoa izendatzeko Holanda izena erabiltzen da maiz, baina, izatez, Herbehereetako M-ko eskualdea da, estatuko populatuena. Bi prob.tan banaturik dago: Ipar Holanda eta Hego Holanda. Ipar Holandako hbru. Harleem da. Prob.ko hiri populatuena Amsterdam da. Hego Holandako hbru. Haga da. Rotterdam da prob.ko hiri nagusia eta bertan dago bilduta industria gehiena. Holandako konderria 1015ean fundatu zen eta Avesnesko etxe (1299), Bavariako etxe (1345), Borgoinako etxe (1428) eta azkenik Habsburg-eko etxearen (1477) esku egon zen. Holandako estatuder Gilermo I.a Orangekoak Utrecht-eko Batasunaren bidez (1579) Probintzia Batuetako Errepublikaren independentzia lortu zuen.



Atzera