Kreta

gr. Kriti. Greziako uhartea, Mediterraneoan; 8.336 km2 eta 520.000 bizt. Karezko mendikateaz eta lautadez osatutako uhartea luzea da. Nekazaritza (mahastiak, laranjak eta olibondoak). Turismoa.
Historia. Mediterraneoko antz.ko zibilizaziorik garrantzitsuena izan zen. K.a. VII. milurtekorako populatuta zegoen. K.a. III-II. milurtekoetan, minostar zibilizazio oparoa garatu zen; horren adierazgarri Knosos, Malia eta Faistosko jauregiak dira. K.a. XV. m.: mizenastarrek okupatu zuten. K.a. XII. m.: dorioek inbaditu zuten. K.a. 67: erromatarrek konkistatu zuten. K.o. 395-1204: bizantziarren esku egon zen, musulmanen esku egondako garaian izan ezik (827-28 eta 960-61). 1204-1669: veneziarren menpe egon zen. 1645: otomandarren erasoa hasi zen. 1669-1913: Otomandar inperioaren menpe zegoela, hainbat altxamendu burutu ondoren, autonomia lortu zuen 1898an eta Greziara batu zen 1913an.
Kretschmer, Ernst.




Atzera