Origenes
Teologo eta exegeta grekoa (Alexandria, ~185 - Zesarea edo Tiro, ~254). Exegesian, teologia espekulatiboan nahiz teologia mistikoan oinarri-jartzailea izan zen. Ospetsu bihurtu zuen Alexandriako eskola. Baina etsai asko izan zituen eta utzi egin behar izan zuen. Itun Zaharraren testu-azterketak egin zituen (Hexapla, Tetrapla). Bere eragina oso handia izan zen ekialdeko nahiz mendebaldeko Elizaren teologian.
Atzera