Pizkundea

Ipar Euskal Herriko euskal kulturaren erakundeak, sail guztietako elkartetak, biltzen zituen federazioa. Euskal kulturaren garapenerako programa finkatu eta euskararen ofizialtasuna eskatzeko sortu zen 1981ean. Orduan eskakizunak ez zuen arrakastarik izan. II. jardunaldian (1988) kultur programa berritu eta ondoren zenbait kanpaina egin zuen, euskaldunen kultur eskubideen alde jende anitz mobilizatuz. Gobernuarekin negoziazioak ireki eta emaitza batzuk lortu zituen: Euskal Kultur Erakundearen sortzea (1990), Seaska eta Hezkuntza-ministerioaren arteko hitzarmena, ikasgela elebidunak, Euskaltzaindiaren onarpena, unibertsitateko euskal diplomen sorrera, euskarazko bide-seinaleak, etab.



Atzera