programa

iz. 1. Lan, ekitaldi, ikuskizun, etab.en atalen azalpen ordenatua; delako azalpenaren berri ematen duen idatzia. Jaietako programa egiten ari dira bileran. 2. Irrati, telebista edo beste hainbat ikuskizunetako emanaldi bakoitza. 3. Alderdi politiko baten proiektu eta planen multzoa. 4. Ikasgai edo ikastaro baten edukien multzo ordenatua. 5. INFORM. Ordenadore bati programazio-lengoaia batean idatzita ematen zaion agindu-segida, lan jakin bat burutzeko behar diren oinarrizko eragiketak berak egikaritzeko moduan zehatz azaltzen dituena. 6. TEKNOL. Makina automatiko batek lan jakin bat burutzeko egin behar dituen eragiketen segida; delako segida makinak egikaritzeko moduan azaltzen dituen agindu-segida. Ikuzgailuaren programa. • INFORM. iturburu-programa. Ik. iturburu. || liburutegiko programa. Liburutegian bildutako programa, edozein programatan laguntza moduan erabil daitekeena. || objektu-programa. Ik. objektu. || programa monitore. Mikroprozesadoreetan erabiltzen den programa informatikoa, beste programa batzuen martxa zaintzen duena.



Atzera