lengoaia
iz. 1. Gizakiek bere pentsamendua azaltzeko eta elkarrekin komunikatzeko duten ahalmena, zeinu-sistema (ahozkoa nahiz grafikoa) baten bitartez (hizkuntza) gauzatzen dena. 2. Komunikatzea ahalbidetzen duen ez-ahozko zeinu-sistema oro. 3. Hizkuntza, hitzezko adierazpidea. • animali lengoaia. Animaliei soilik dagokien komunikazio-sistema (adib., erleen dantza, izurdeen txistu ultrasonikoak). || behe-mailako lengoaia. INFORM. Erabiltzen duen makinaren menpe dagoen programazio-lengoaia. Mihiztadura-lengoaia eta makina-lengoaia behe-mailakoak dira. || giza lengoaia. Gizakiaren zeinu-ahalmena gauzatzen den komunikazio-sistema (adib., gor-mutuen komunikazio sistema edota hizkuntza, hitzezko adierazpidea). || goi-mailako lengoaia. INFORM. Makina-lengoaia baino askoz ulergarriagoa eta makinatik independenteagoa den programazio-lengoaia, giza lengoaiatik hurbilago dagoena. || lengoaia formal. INFORM. Ikur- eta karaktere-multzo finitu batez eta arau-multzo jakin batez gizakiak sortutakoa. Ordenadoreetan exekutatzen diren programak eta hauei dagozkien algoritmoak idazteko erabiltzen da. || lengoaia natural. Giza lengoaia, pertsonek elkarren artean komunikatzeko erabiltzen dutena (lengoaia formalari kontrajartzen zaio). || lengoaia sinboliko. INFORM. Makina-lengoaia ez den beste edozein programazio-lengoaia. Agindu bakoitza ikur batez adierazten da eta ordenadoreak egikari dezan, itzultzaile baten bidez programa makina-lengoaiara itzuli behar da. || makina-lengoaia. INFORM. Ordenadorearen PUZak (prozesatzeko unitate zentralak) zuzenean, itzulpenik gabe, exekuta dezakeen agindu-multzoa. Agindu hauek sistema bitarrean adierazten dira eta bakoitzak eragiketa aritmetiko edo logiko bat adierazten du. Ordenadore batetik bestera alda daiteke. || mihiztadura-lengoaia. INFORM. Behe-mailako lengoaia sinbolikoa. Lengoaia honetan idatzitako aginduak makina-lengoaiako agindu bakarra sortzen du.
Atzera