amianto

iz. MINER. Magnesio eta kaltzio silikato hidratatuz osatutako minerala, zuntzetan egituratua. Erregaitza denez, ezaugarri hori behar duten material edo ehunak egiteko erabiltzen da. Amianto esaten zaie zuntz zuriak ematen dituzten mineralei; koloreztatuak direnei asbesto deritze. Minbizia eragiten duelako, bere erabilera arautua dago.



Atzera