ampere

iz. ELEKTR. 1. Korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea (A), SI sisteman oinarrizko zazpi unitateetariko bat. Bere balioa honako hau da: luzera infinitu eta ebakidura zirkularra duten bi eroale zuzenen artean, hutsean kokatuta eta bata bestearekiko paralelo eta metro batez aldendurik daudelarik, 2x10-7 N/m-ko indarra sortarazten duen korronte konstantearen intentsitatea. 2. Indar magnetoeragilearen unitatea (A), ampere bateko korronte elektrikoa daraman eroale bat behin bakarrik inguratzen duen edozein kurba itxitan zehar sortutako indar magnetoeragilearen balioa duena. • ampere metroko. Eremu magnetikoaren unitatea (A/m), hutsean eta metro bateko zirkunferentzia duen zirkulu batean, zirkulu horren ardatzean dagoen eta sekzio zirkular arbuiagarria duen eroale zuzen eta infinituan mantentzen den ampere bateko korronteak sortutako eremu magnetikoaren balioa duena.



Atzera