arteria
iz. ANAT. Odola bihotzetik beste gorputz-ataletara eramaten duten hodietako bakoitza. • arteria koronario. Bihotzeko ehunak odolez hornitzen dituzten arterietako bakoitza. || birika-arteria. Bihotzetik biriketara bena-odola eramaten duena.
Gizakiaren arteri sistema bi zatiz osatua dago: birika-arteria, bihotzaren eskuineko bentrikulutik karbono(IV) oxidoa duen odola biriketara garraiatzen duena eta aorta, bihotzeko ezker bentrikuluan sortzen den arteria nagusia eta odol oxigenatua beste organoetara garraiatzen duena.
Arteri pareta hiru geruzaz osatua dago: barnekoa, erdikoa eta kanpokoa. Ehun elastiko eta muskulu-ehunaren arteko proportzioa aldatu egiten da arteria batzuetatik bestera. Aorta eta honen ondoko adarrak arteria txikietakoak baino elastikoagoak dira, arteria txikiak bereziki muskularrak direlarik.
Arteriak aldi berean elastikoak eta uzkurgarriak dira. Aorta oso elastikoa eta uzkurgarritasun txikikoa da, arteriolak, aldiz, oso uzkurgarriak eta elastikotasun txikikoak dira.
Arterietako gaixotasun degeneratiboei (arteriosklerosi, ateroma, etab.i) arteriopatia izena ematen zaie.
Atzera