bena
iz. 1. ANAT. Odola bihotzera eramaten duten baso adarkatuetariko bakoitza. 2. ZOOL. Nerbioa, intsektuen hegoaren egitura kutikularra. • birika-bena. ANAT. Biriketatik datorren odol oxigenatua hartu eta bihotzera eramaten duena.
ANAT. Benaren pareta hiru geruzaz osatua dago: barrukoa, endoteliala eta oso fina; erdikoa, muskulu-geruza finekoa; eta kanpokoa, ehun konektiboz osatua. Barne-paretak tolestura batzuk ditu (bena-balbulak) eta odolaren erreflexua eragozteko funtzioa dute. Bena-odola bi adar handitaraino iristen da, goiko kaba bena eta beheko kaba bena, odola goiko eta beheko gorputz-adarretatik eskuin aurikularaino garraiatzen dutenak; porta benak karbono(IV) oxidoa duen odola hartzen du erraietatik eta birika-benak biriketatik datorren odol oxigenatua. Bena baten dilatazio iraunkorrak eta patologikoak barizeak sortzen dituzte eta hanturak flebitisa.
Atzera