aurpegi

iz. 1. Giza buruaren aurreko aldea. 2. Gainerako animalien kideko buru-zatia. 3. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. 4. (hed.) Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. 5. Adorea, ausardia. Nik zuri begiratzeko ere aurpegirik ez dut. 6. Lotsagabekeria. Aurpegia eduki zuen oraindik gure aurrean agertzeko. 7. MAT. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza. • AURPEGI(A) EMAN. Buru egin, aurka egin. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. || AURPEGIA HAUTSI. Norberaren lotsa gainditu. || AURPEGIRA EMAN, BOTA. Aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela.



Atzera