borroka
1. iz. Norbaitek edo talde batek beste norbait edo talde bat garaitzeko, aurre egiteko edo zerbait lortzeko egiten duen indarrezko ahalegina. 2. iz. Arazo, zailtasun edo gaitzen kontrako ahalegina. Minbiziaren aurkako borroka. 3. iz. KIR. Arau batzuk jarraituz, pertsona batek beste bat lurrera botatzean datzan kirola. 4. adb. Borrokan. Herioarekin borroka zebilela. Elkarrekin borroka ari. • borroka biologiko. NEKAZ. Landutako lur-sailak babesteko modua, kaltegarri diren espezieei berauen parasito edo harrapakari naturalen bidez aurre egitean datzana. || borroka grekoerromatar. KIR. Borrokalari batek besteari burutik gerrira bitartean soilik hel diezaiokeen borroka-mota. || borroka libre. KIR. Borrokalariaren gorputzeko edozein atali (organo genitalei ezik) heltzea baimendua dagoen borroka-mota. || klasearteko borroka. POL. Marxismoaren arabera, bi giza multzo edo klase antagonisten arteko borroka, produkzio-bideen jabetzari esker boterea dutenen (burgesiaren) eta bere eskuetako lana eta indarra besterik ez dutenen (proletalgoaren) artekoa. Proletalgoak burgesia garaitzean bukatuko da borroka, ondoren klase gabeko gizartea sortuz.
Atzera