burgu
iz. Erdi Aroko herri edo herrixka. Jatorriz, burgu zaharra, gazteluaren inguruko herri gotortua zen, jaun feudalak nekazariak etsaien erasoetatik zerga trukean babestu ahal izateko sortua. Geroago, merkatariek harresien inguruan etxeak eraiki zituzten, eta hartara burgu berria sortu.
Europako Erdi Aroan gazteluaren inguruko herrigune gotortua zen burgua, jaun feudalak nekazariak etsaien erasoetatik zerga trukean babestu ahal izateko sortua. Geroago, merkatariek harresien inguruan, baina horietatik kanpo, etxeak eta herriguneak eraiki zituzten, eta hartara burgu berria sortu zuten, lehengo burgu zaharraren kanpoaldean. Artisauak ere gaineratu zitzaizkien merkatariei honelako herriguneetan. XI. mendetik aurrera horietan bizi zirenei "burges" izena eman zitzaien. Era berean, jaunen gazteluen inguruan bezala hainbat monasterio klunitarraren inguruan ere horrelako herriguneak eratu ziren.
Atzera