euri

iz. Ur likidozko zatikien prezipitazioa, normalean 0Ƌ mm baino diametro handiagoko tantez osatua. Ik. prezipitazio. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euritan eta eguzkitan. • euri artifizial. Elur karbonikoa edo zilar-ioduroa atmosferan barreiatuz eragiten dena. || euri azido. EKOL. Poluzio atmosferikoaren ondorioz, azido sulfurikoa eta nitrikoa dituen euri-ura. Oso korrosiboa da eta flora, fauna nahiz eraikinetan kalte larriak eragiten ditu. || euri-erauntsi. Euri-zaparrada. || euri-jasa. Euri-zaparrada. || euri-lanbro. Lanbroa, tanta guztiz xehetan erortzen den euria. || euri-langar. Euri-lanbroa. || euri-neurgailu. Ik. plubiometro. || euri-oihan tropikal. EKOL. Ik. oihan (tropikal heze). || euri-zaparrada. Hodei konbektiboen prezipitazio zakar eta sarritan laburra. Tantak ohi baino lodiago izaten dira. Bat-bateko hasiera eta bukaera edota intentsitate-aldaketa azkarrak izaten ditu. • EURIA ARI IZAN. du ad. Euria egin (aspektua puntuala denean soilik). Esnatu nintzenean euria ari zuen. || EURIA EGIN. Goiz guztian euria egin du etengabe. || EURIA GOIAN BEHEAN. Euria ugari eta etengabe. || EURIA IZAN. da ad. Euria egin (aspektua puntuala denean soilik). Euria denean, euritakoa hartu.



Atzera