fisio
iz. FIS. Elementu astun bateko nukleoa (uranio edo plutonioarena) neutroiekin bonbardatu eta masa bertsuko bi nukleo berri eratzea; prozesu horretan neutroiak eta energia askatzen dira. Neutroi horiek fisio edo zatiketa gehiago eragiteko gai direnez gero, katen erreakzio bat sor dezakete, erreaktore nuklearretan kontrolatuta eta kontrolik gabe arma atomikoetan. • fisio-bonba. Nukleo astunen fisioak askatzen duen energia erabiltzen duen arma nuklearra.
Atzera