gremio

iz. 1. Lanbide bereko artisauek beren interes profesionalak babesteko osatutako korporazio zenbait pribilegioren jabea. 2. (hed.) Lanbide bera duten pertsonen elkartea. Ostalarien gremioa.
Gremioak XI-XII. mendeak bitartean sortu ziren Europan, merkataritzaren eta industriaren garapenaren ondorioz, elkar laguntzea helburu zutela. Elkarte itxiak ziren, oso arau zorrotzekin eta hierarkizazioa ondo mugatua zegoen: aprendiz edo ikastunak ez zuen soldatarik jasotzen eta maisuak mantentzen zuen; ofizialak soldata izaten zuen, baina ez zuen bere kontura jarduten; eta maisua tailer-jabea zen. Hirietan, lanbide berean ziharduten guztiek gremio berean bildu behar zuten.




Atzera