harrotu

1. da/du ad. Zerbait harro bihurtu, harrotasuna eman; puztu, astindu, altxatu. Goldeaz lurra harrotu. Ileak harrotu. Ogi-orea labean harrotu. Haizeak bela harrotu. 2. da/du ad. Harrokeriaz, hantustez bete. Zure jakinduriak harrotu eta puztu zaituelako. 3. da/du ad. Bidezko harrotasunez bete. Zintzotasunez jokatu dut beti, horretaz harrotzen naiz. 4. (hed.) du ad. Gai bati buruz jardun; bere hartan egoten, ukitu gabe utzi den zerbait berriro aipatu edo aztertu. Gaztediari atsegin zaizkion gaiak harrotu behar ditugu euskal lanetan. Ahazturik zeuden hainbat arazo harrotu ditu. 5. da/du ad. Hautsari dagokionez, kokaturik dagoena aireratu, altxarazi.



Atzera