hezur
iz. 1. Ornodunen eskeletoa osatzen duten pieza gogor eta zurrunetako bakoitza. 2. Hezurraren kideko edo antzeko animali substantzia gogorra (esate baterako, balearen bizarrak). 3. BOT. Fruitu mamitsuen hazia babesten duen azal gogor eta trinkoa. • hezur-haragizko. Benetakoa. || kartilago-hezur. ANAT. Kartilagoaren osifikazioz eratutako hezurra. || hezur huts. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. • HEZUR HUTS, HEZUR ETA LARRU, HEZUR ETA AZAL (EGIN, EGON, GELDITU). Erabat argal. || HEZUR HUTSETAN GELDITU. Hezur huts gelditu. || HEZURRETARAINO, HEZUR-MUINETARAINO. Barneraino; erabat. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Hezurretaraino busti. || HEZUR ETA MAMI IZAN. Adiskide minak izan.
Atzera