konpas
iz. 1. Zirkunferentziak edo beren zatiak marrazteko eta distantziak neurtzeko tresna, pieza batean muturretatik giltzatutako bi hankaz eratua. 2. ITSAS. Edozein norabide ipar magnetikoarekin konparatzea ahalbidetzen duen tresna. 3. MUS. Iraupen bereko aldi edo pultsazioen araberako denbora-zatiketa. Aldi batzuk azentudunak eta besteak azentugabeak dira, eta konpas bakoitza aurreko eta ondorengotik banantzeko, pentagrama goitik behera zeharkatzen duen marra (zatilerroa) idazten da. Bi-lauko konpasa, sei-zortziko konpasa. • MUS. konpas bitar. Bi pultsaziotako tarte erritmikoetako konpasa. || konpas hirutar. Hiru pultsaziotako tarte erritmikoetakoa.
Atzera