zortziko
1. iz. eta izlag. Zortziz osatua; joko-kartetan, zortzi puntu balio dituena. 2. iz. Zortzi zenbakia. 3. iz. Bertsolaritzan, zortzi lerro eta lau puntu dituen bertso-mota. 4. iz. METR. Zortzi bertso-lerroz osaturiko ahapaldia. 5. iz. MUS. Euskal erritmo-mota, parte desberdineko konpasekoa eta 5/8 konpasean idazten dena. 6. iz. MUS. Erritmo horretan konposatutako doinua. San Joan zortzikoa. 7. iz. Doinu horrekin egiten den dantza, hauen ezaugarrietako bat hanka oso gora altxatzea izanik. 8. iz. Bizkaiko dantzari-dantza zikloko dantzetako bat; zortzi dantzariek batera egiten dute. Zortzinango ere esan ohi zaio. • zortziko handi edo nagusi. 10 eta 8 silabako lau lerro-pare dituena; oin errimadunak 8 silabako lerroetan jartzen dira. || zortziko txiki. 7 eta 6 silabako lau lerro-pare dituena; oin errimadunak 6 silabako lerroetan jartzen dira.
Atzera