kromo
iz. KIM. Zenbaki atomikoa 24 eta pisu atomikoa 51,99 duen elementu kimikoa (Cr). Metal gris-zurixka, oso distiratsua, gogorra eta herdoilgaitza da. Altzairugintzan aleazio bereziak lortzeko eta gainestaldura babesleetarako erabiltzen da. Bere konposatuek dituzten kolore biziengatik dauka izen hori ("kolorea" esan nahi duen erro grekotik datorkio).
Atzera