krustazeo

iz. eta izond. ZOOL. Baraila-pare bat, ahoaren aurrean kokatuta dauden bi antena-pare eta brankia bidezko arnasketa dituzten artropodo, batez ere, urtarrez esaten da. Gehienak itsastarrak dira baina badaude ur gezatakoak eta baita lehortarrak ere. Beren bizi-zikloan hiru hanka-pare dituzten nauplius izeneko larbak agertzen dira. Bere baitan karramarroak, otarrainak, izkirak, etab. hartzen dituen Crustacea klasea osatzen dute.



Atzera