lehertu

da/du ad. 1. Barneko presioak zein kanpoko indarren eraginez, gainazal itxi bat hautsi, barneko edukia bortizki irteten dela. 2. Barrunbe baten barruko erreakzio kimiko baten produktu den gas-kantitate handiaren ondorioz, bertako presioa oso azkar igo. Gasen hedapena higidura sortzeko (eztanda-motorea) edo efektu suntsitzailea sortzeko erabil daiteke (lehergailua). 3. Erabat nekatu, leher egin. Lanean lehertu arte. 4. (batez ere Ipar.) Zapaldu, zanpatu. Hobe nuke mendiek azpian lehertu banindute! 5. Olatuei dagokienez, aparra sortuz hautsi.



Atzera