leiho
iz. 1. Horma edo pareta batean, argia eta haizea sartzen uzteko, solairua baino goraxeago egiten den irekigunea. 2. Delako irekigunea ixteko, zurezko, metalezko nahiz plastikozko armazoiz eta beiraz egiten den orri edo orri-multzoa. 3. Kazetaritzan, artikulu baten pasartea idazkera nabarmenagoz errepikatzen duen testua. 4. ANAT. Hezur bateko edo bi hezurren arteko irekigunea. 5. INFORM. Pantailan zabaltzen den espazio angeluzuzena, fitxategi bateko datuak, testua edo irudiak agertzen dituena. Pantaila osoa har dezake edo bera bezalako beste batzuekin batera agertu. • leiho biribil. ANAT. Hezurrezko labirintoaren paretako beheko irekigunea. || leiho irristagarri. Kontzen gainean jiratu beharrean, gurpil edo bolatxoen gainean arteka batzuetan lerratuz itxi-irekitzen dena. || leiho obal. ANAT. Hezurrezko labirintoaren paretako goiko irekigunea.
Atzera