mediar

adj. eta iz. Irango antzinako herri bateko kidea; herri horri dagokiona.
K.a. VII. m.an erresuma txikiz osaturiko inperioa sortu zuten, hiriburua Ekbatana izan zutela. Ziaxares izan zen mediar guztien lehen erregea. Asiriarrei eraso egin eta Asur (K.a. 614) eta Ninive (K.a. 612) suntsitu zituen. K.a. ~550ean Persiako Ziro erregeak mediarrak menperatu zituen eta bere inperiora anexionatu, baina zenbait eskubide gordetzea ahalbidetu zien satraperri-eran antolatuz. Akemenestarren garaian Ekbatana erregearen egoitzetako bat izaten zen. Dario III.ak erresistentzia handia egin zion, baina Alexandrok Media konkistatzea lortu zuen K.a. 330ean, eta mediarren lurraldea bitan banatu zen. Hegoaldekoari Media esan zitzaion eta helenizatu egin zen guztiz; iparraldekoa (Atropatrena) berriz, mazdeismoari lotu zitzaion. K.a. 148an partiarrek menpe hartu zituzten, baina mediarrek beren berezitasunak gorde zituzten sasandarren garaira arte (III-IV. m.). Erromatarrek ezin izan zituzten mediarrak inoiz erabat suntsitu edo menperatu.




Atzera