monopolio
iz. 1. Produktu bat fabrikatzeko eta merkaturatzeko eskubidea produzitzaile bakar baten esku egotea. Tabakoaren monopolioa. 2. (hed.) Norbaitek zerbaiten gainean duen eskubide esklusiboa. 3. EKON. Produktu baten eskaintza subjektu bakar baten eskuetan egotea ezaugarri duen merkatua, egoera horretan hark bere baldintzak ezartzeko aukera izanik.
EKON. Legez ezarritako monopolioa izan ezik, monopolio-merkatu hutsa ez da inoiz ematen, maila desberdinean baizik. Egoera horretan ezartzen diren prezioak, oro har, merkatu librekoak baino garestiagoak dira. Eskaintza bakar baten eskuetan beharrean biren artean dagoenean duopolio deritzo, eta gutxi batzuen eskuetan dagoenean oligopolio. Monopolio-egoera eskariari dagokionean eskari-monopolio edota monopsonio deritzo.
Atzera