narrasti

1. izond. Herrestan dabilena. 2. iz. eta izond. ZOOL. Ornodunen subfilumeko zenbait animaliaz esaten da. Oro har, gorputza adarkizko ezkatez estalia dute eta gorputz-adarrak dituztenean, azkazal sendoko bost hatz izan ohi dituzte. Birika bidezko arnasketa dute eta bentrikulua partzialki zatitua. Ernalketa barnekoa da kasu guztietan. Reptilia klasea osatzen dute.



Atzera