pika
iz. 1. Pikatxoia, harginen erreminta. 2. Malda handiko aldapa. Pikan gora. 3. (GN eta L) Hiltegia. Behi hori ez da pikarako baizik on. 4. Zurezko lantza luze punta txiki metalezkoduna, XVI-XVII. m.etan Espainiako tertzioek erabili zutena. 5. Tipografi neurria, zenbait konposizio-makinatan erabiltzen dena. 4,12 mm-ko gorputza eta 4, 51 mm-ko zizeroa dagokio. 6. Karta frantsesetako lau koloreetako bat, pika-punta bezalako irudi beltza ezaugarri duena; kolore horretako karta bakoitza. 7. (Ipar.) Ziztada, ebakia. 8. Ik. bike. 9. MED. Dastamenaren asaldura, gauza desatseginak edo nazkagarriak jatera daramana. 10. ZOOL. Ik. 2 mika.
Atzera