posta
iz. 1. Eskutitz eta antzekoak garraiatu eta banatzeaz arduratzen den zerbitzu publikoa. 2. Zerbitzu horrek banatzen eta garraiatzen dituen eskutitz, pakete eta antzekoen multzoa. 3. (zah.) Zalgurdietako zaldiak ordezkatzeko, bide-bazterrean egoten ziren zaldien multzoa eta horiek gordetzeko korta eta etxea. 4. MIL. Bala txikia, perdigoia baino handiagoa. • posta elektroniko. INFORM. Ordenadore edo erabiltzaile anitzeko sareetako aplikazioa, modu pertsonalizatuan idatzitako mezuak bidali, hartu, kontsultatu eta ezabatzeko aukera ematen duena. || posta-kutxa(tila). Posta-bulegoetan, korrespondentzia aparte sailkatu eta bertan gordetzeko atala, zenbaki bat ezaugarri duena. Horren titular den pertsona bertara joaten da jasotzera.
Atzera