santzio
iz. 1. Estatuburuak lege bat argitaratu aurretik eman beharreko berrespena. 2. Ik. zehapen. • santzio pragmatiko. HIST. Subiranoaren xedapena, bereziki ondorengotza eta Estatu eta Elizaren arteko harremanei buruzkoa.
HIST. Bourgeskoa (1438-VII-7). Frantziako Karlos VII.ak promulgatutako legea. Frantziako elizaren diziplina orokorra eta Erromarekin zituen harremanak finkatzeko aldebateko arauak ezarri zituen. Lege honek jauntxoei abade eta apezpikuen hautaketetan esku hartzeko eskubidea eman zien. Erabaki honek Eliza botere laikoaren eraginpean jarri zuen, eta galikanismoaren lehen agerpentzat jo daiteke. Bolognako konkordatuak ordezkatu zuen 1516an.
1713koa (1713-IV-19). Karlos VI.a enperadoreak ezarritako legea. Erregeak jarauntsitako herrialde eta erresuma guztien zatiezintasuna ezarri zuen, eta halaber, tronurako ondorengotza ondorengo zuzenentzat eta primutasun-ordenaz arautu zuen, primua gizonezko zein emakumezko izan. Ondorioz, bere alaba Maria Teresak hartu zuen bere ordea.
Atzera