sarrera

iz. 1. Sartzeko ekintza eta horren ondorioa. Ikustekoa izan zen irabazleek hirian egin zuten sarrera. 2. Toki batean sartzeko lekua. Sarrera hemendik du hotel honek. 3. Ikuskizun batean sartzeko eskubidea ematen duen txartela. Kontzerturako sarrerak. 4. Obra idatzi baten hasieran, gaiaren aurkezpen gisa egin ohi den azalpena. 5. Hiztegi edo entziklopedia batean, karaktere bereziz nabarmendutako hitz, termino edo izen berezia, berari dagozkion informazioak segidan dagoen artikuluan bildurik dituena. 6. EKON. Dirutan neurtutako aberastasun-etorria; nonbait jasotzen den diru-kantitatea. Aurten sarrera handiak izan ditu enpresa horrek. 7. INFORM. Programa bati, beronek prozesa ditzan, ematen zaizkion datuak; datu hauek sartzean datzan eragiketa.



Atzera