zirkuitu
iz. 1. Ibilbide itxia edo konkretua, iraunkorra zein behin-behinekoa. Automobil-zirkuitua. Hozte-zirkuitua. 2. ELEKTR. Korronte elektrikoa garraiatzeko elkarrekin loturik dauden eta bide itxia osatzen duten eroaleen multzoa (zirkuitu elektriko ere esaten zaio). Zirkuitu elektrikoak elementu edo osagai aktiboak (indar elektroeragilea dutenak -sorgailuak, energi iturriak, transistoreak- edo indar kontraelektroeragilea dutenak, motoreak adibidez) eta pasiboak (erresistentzia, kapazitatea edota induktantzia dutenak) ditu. • zirkuitu deribatu. ELEKTR. Deribazioa eratzen duen eroalea. || zirkuitu inprimatu. ELEKTRON. Elektronikan erabiltzen den zirkuitu-multzoa, elementuen arteko lotura eta konexioak egiten dituzten kable edota harien funtzioa plaka isolatzailearen gainean ezarritako metalezko geruza batek ordezkatu dituena. || zirkuitu integratu. ELEKTRON. Material erdieroalezko (eskuarki siliziozko) pieza bakar batean elkartutako oso tamaina txikiko zirkuitu elektronikoen multzoa. || zirkuitu magnetiko. FIS. Zirkuitu elektriko edo iman baten ondorioz sortutako indukzio-lerroek osatzen duten ibilbide itxia.
Atzera