arrain
iz. ZOOL. Uretako ornodun poikilotermoa, hegatsak dituena. Bihotza bi barrunbeduna da, arnasketa zakatzen bidezkoa eta gorputza ezkataduna, gehienetan isats-hegats batean amaitzen delarik. Arrainak klase estatusa zuen talde batean sailkatzen ziren, baina gaur egun plakodermoen, kondriktieen, osteiktieen eta agnatuen klaseetan banatuta daude. • arrain urdin. Koipe ugari duen arraina. || arrain zuri. Koipe gutxi duen arraina. || arrain-baltsa. Arrain-sarda. || arrain-egun. Barau-eguna. || arrain-hazkuntza. Arrainak, bereziki ur gezatakoak, haztea helburu duen jarduera eta teknika-multzoa. || arrain-haztegi. Arrain-hazkuntza egiteko instalazioa. || arrain-hezur. Arrainaren bizkarrezurra. || arrain-irin. Lehortutako arrainez egiten den hautsa. || arrain-ontzi. 1. Arrain biziak gordetzeko ontzia, gehienetan beirazkoa. 2. Ik. arrantza-ontzi. || arrain-sarda. Mota bereko arrainen multzoa, batera igerian egin eta batera janez bizi direnena. • ARRAINETARA IRTEN, JOAN. Arrantzura irten, joan.
Atzera