gutxi

1. zenbtz. zehaztgb. Kopuru edo kantitate txiki zehaztugabearen adierazlea. Janari gutxi da hori lau lagunentzat. Anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak. 2. adb. Aditzaren osagarri, dagokion ekintza kantitate edo kopuru txikian gertatzen denaren adierazlea. Gutxi edaten du. Gutxi balio duten liburuak. 3. iz. eta izond. Kopuru edo kantitate txiki zehaztugabekoa (mugatuan jokatua). Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakeguna. Jateko laburra eta lo gutxia. GUTXI BAT. (batez ere Ipar.) Apur bat, pixka bat. || GUTXI GORABEHERA. Aipatzen den kantitate edo kopurua, edo adierazten dena oro har, erabat zehatza ez dela adierazteko esapidea. Bi litro gutxi gorabehera. Hau esan zuen gutxi gorabehera. || GUTXI-ASKO. Gutxiago edo gehiago. Gona gutxi-asko laburrak erabiltzen ditu neska horrek.



Atzera