Aijino
Baskoniako dukea (626-38), Genial-en ondorengoa. Frankoek Baskoniako dukerria gobernatzeko izendatu zuten. Aijinok, Paladio eta beronen seme Senok, baskoien matxinadan borrokatzeaz akusatu zituen. Frankoak banandu eta Akitaniako erresuma independente bilakatu zela aprobetxatuz, baskoiak Aijinoren kontra altxatu ziren. Kariberto errege frankoaren erantzuna, Baskoniako dukerria gogoz kontra Tolosako erresuman sartzea izan zen (628). Aijino kanporatu zutenean, Amando izan zen Baskoniako hurrengo dukea.
Atzera