Einstein, Albert
Fisikari alemaniarra, Suitzan eta EEBBetan nazionalizatua (Ulm, 1879 - Princeton, 1955). Zientzia modernoaren berritzaile handienetakoa, irauli egin zuen unibertsoaren kontzeptua eta, teknologia nuklearraren oinarriak finkatu zituen. Higidura browndarraren teoria eta fotoiaren kontzeptua zor zaizkio baina, batez ere, erlatibitatearen teoria. Bertan, denbora eta espazioaren kontzepzio berriak eta masa eta energiaren arteko erlazio estua (E = mc2) jaulki zituen. Fisikako Nobel saria 1921ean. Irmo egin zuen arma nuklearrak garatzearen aurka.
Atzera