Erro Azpiroz, Joan Bautista

Politikari eta idazle gipuzkoarra (Andoain, 1773 - Baiona, 1854). Bergarako Erret Mintegian ikasi zuen. Independentzi gerran frantsesen aurka borrokatu zen. Fernando VII.a Espainiara itzuli zenean, Madrilgo eta ondoren Bartzelonako intendente egin zuen (1820). Riegoren altxamenduaren ondoren, Frantziara ihes egin eta San Luisen Ehun Mila Semeekin itzuli zen (1823). Lehenengo erregeordetzan hazienda-ministro eta estatuko aholkularia izan zen (1823). Valladolidera (1825) eta ondoren Sevillara desterratu (1830) eta Londresera ihes egin zuen. Don Karlos erregegaia ezagutu eta karlista bilakatu zen; Espainiara itzuli eta Don Karlosen ministro unibertsala zelarik karlisten ekonomia berrindartzeari ekin zion, baina ez zuen arrakastarik izan. Bergarako hitzarmena sinatu zenean Frantziara joan zen. Euskaltzalea zen eta euskarari buruzko hainbat lan argitara eman zuen: Alfabeto de la lengua primitiva de España (1806) eta Mundo primitivo - examen filos-fico de la antigüedad y cultura de la nación vascongada (1815). Euskararen alde eginiko obrengatik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan Ohorezko seme egin zuten (1823).



Atzera