Gaskonia
Frantziako HM-ko eskualde historikoa, Garona eta Pirinioetako haranen artean, Ipar Euskal Herria izan ezik. Hbru. Auch. Gaskoniako lurraldea, gutxi gorabehera, Novenpopulania probintzia erromatarraren lurraldeari dagokio. V. m.an bisigodoek bereganatu zuten eta 561ean H-tik iritsitako baskoiek hartu zuten. 602an errege frankoek Baskonia dukerritzat onartu zuten. IX. m.aren erdialdean Baskoniako dukerria Gaskoniako dukerri bilakatu zen, frankoen erregeen menpe. 1052an Akitaniako dukerriaren menpera pasa zen. 1154-1453 bitartean ingelesen esku egon zen. Ehun Urteko gerraren ondoren frantsesek bereganatu eta Guiena barnean sartu zuten.
Atzera