Joan Karlos I.a
(Erroma, 1938). Espainiako erregea (1975az geroztik), Maria Mercedes Borboi Siziliakoaren eta Joan Borboi-Battenberg-ekoaren semea, eta Alfontso XIII.aren biloba. Sofia Greziakoarekin ezkondu (1962) eta hiru seme-alaba dituzte: Elena eta Kristina infantak eta Felipe, Asturiasko printzea. Francok bere ondorengo izendatu zuen Joan Karlos, errege bilakatu eta Espainian monarkia berrezar zedin. Erregimen frankistako Gorteek Francoren erabakia berretsi egin zuten (1969) eta errege aldarrikatu zuten.
Atzera